GASKUÑA | Zergaitik?


_PUBLIC INVADERS ///GASKUÑA PLAZA LAGUNKOIAK

Orain direla urte batzuetako egunkari batean argitaratu zen elkarrizketa batean, ezaguna den eskultore estatubatuarra, Richard Serrak eskultura eta arkitektura arteko lotura posible bat ukatzen zuen. Are gehiago, bere hitzetan ulertu zezakeen arrazoi horregatik arkitektura ez zela adierazpen artistiko bat izango.
Serrak zihoen: “Nire eskulturak denbora, espazioa eta pertsonen mugimenduaz dihardu, ez da bakarrik objektu bat. Arkitekto batek gauza funtzional eta erabilgarriak egiten ditu. Eskultore batek, bere proposamenean, gauzaezak egiten ditu definizioz. ¿Ba ahal du norbaitek pentsatzen Miguel Angelek, Giancommetik edo Brancussik Mies edo Ghery egin zuten gauza bera egin zutela?”
Gure ikuspuntutik, pentsatzen dugu gure proiektua, obra, esposatze, dispositiboa… denborari, espazioari, pertsonen mugimenduari buruz diharduela, Serraren eskultura bezala, baina gure kasuan, erabilgarritasuna eta funtzionalitatea gehitzen diogu. Gure obraren funtzionalitate eta erabilgarritasuna (HELBURUA), arkitekturaren aspektu “erabilgarri eta funtzional”-en manipulazioa ikusleak ikustaraztea da. Adibidez, eskolan ikasten ditugu eraikinetariko askok, ezin da esan aurreikusitako erabilerako funtzionalki egokiak direla. Modu honetan, arkitektura, ikuskizuna sortzen duen elementu eskulturalen erreprodukzio batean bihurtu da, zeinak kokapenaren kulturarekin bat egiten ez duen.  Konpetentzia, planifikazioa eta hirien erakargarritasun turistikoaren hazkundeak erreferentzia marka bezala, jarrera hartze erreminta batean bihurtzen du arkitektura.
Gertuko adibideetara pasatuz, Bilbon, desindustrializaziotik aurrera, 3. Sektorean oinarritutako hiri bat sortu da, Guggenheim eta itsasadarraren inguruko lan faraonikoa ikur bezala. Hiria erreferentea bihurtuz. Gastu publiko guzti honek, puntu batean fokalizatua, desoreka sortzen du, hiriko beste alde batzuk abandonatuz. Auzo periferikoetan inoiz ez da eraikiko Moneo, Siza edo Ghery-ren edozein obra.
Horrez gain, komunikabideek inoiz ez digute errealitatea erakutsiko. “saltzeko” errealitatea erakutsiko digute eta hiri polit bat ikono eskultoriko batekin.
Gure proiektuak, audiobisual metodologia erabiltzen du, etengabe kanalizatutako ideiak saltzen dizkigun tresna mediatikoenetako bat dela uste dugulako.  Proiektatzeko kokalekuaren ikerketa baten ondoren, hainbat tresna audiobisualak kokatzea erabakitzen dugu, zeinetan bideo eta soinu errealak proiektatzen diren ikuslearentzako ikuspuntu itsu batetik, plazako beste leku batetik. Ikuslearekiko gertu dagoen Irrealitate bisual bat salduz, buelta ematerakoan ezkero, ikustarazten egiten diogun gezurraz ohartuz. Gure helburua telekomunikazioek egunero ikustea behartzen gaituzten gezurrez kontzientziatzea da, hirietan. Arkitektura funtzional baten medio, arkitektura salatu,eskolan erakusten gaituzten eskultura.
Esposatzea ere  sortzen da plazatxoetara txikiagotutako eskala ertaineko ingurunea hiri objektuen erabilera txarra dela eta, hauek espazioan heziak sortuz. Hauek sentsorialki apurtzen ditugu tresna audiobisualen ikuspuntu ezberdinen medio.

Proiektu tenporal honekin, plazari bizitza eman aparte eta biztanleriak esposatzera gertutzea aparte, ikusleen hirien errealitateaz ohartzea nahi dugu bi ikuspuntutik: Pantailarena eta haien berezko begiena. 



0 comentarios:

Publicar un comentario